Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia
Gai-emailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Pertsona maiz ipini
izan da trantzean
ta sumina pizten da
zeozer galtzean
ta ahazten da denbora
pixkat pasatzean.
Halere nere aldean
zu zaude atzean
buruan zaudelako
ta ni bihotzean.

S. Colina:
Zu omen zara oso
jatorra, azkarra;
ni berriz desastre bat
eskasa, kaxkarra
ahaztea baita egin
ohi dudan bakarra.
Baina ai oroimena
aitortu beharra:
ahaztura ez da beti
memoria txarra.

A. Mendiluze:
Baina gogoratzea
sarri da atsegin
zerikusia baitu
maitasunarekin.
Norbait galtzen denean
hamaika ahalegin
egiten dezu! Baina
ez zazula egin
alperrik da burua
hartaz ahaztu dedin.

S. Colina:
Negar malkoz ari da
preso baten ama
begira iheslarien
alaba laztana...
Herri puta honetan
bada nahiko drama!
Nik ahazten dut guztia
nik ahazten dut dana
baina ez dut barkatzen
ahazten dudana.

A. Mendiluze:
Tristea da onartzea
baina arrazoi dezu
ni bezela horrekin
haserre zaude zu.
Kasu hoietan giltza
zeure esku dezu
ni haietaz oroitzen
ariko naiz aizu
ta zuk sufrimentua
ezabatuiezu.

S. Colina:
Nola jokatuko dut?
Ez dakit zer esan
jendeak nere traza
behingoz hartu dezan.
Herri honetan gabiltz
jasan beti jasan...
Ahaztu zazu guztia
egin nere gisan
bestela ezingo nuke
zoriontsu izan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra