Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-07-30 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-07-30 Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek maratoilari baten bi zati izango zarete: Aitor bihotza eta Amets burua. Azken kilometroan sarturik, bihotzak gelditzeko esaten du; buruak, berriz, jarraitzeko.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-07-30 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Badezu prestakuntza
badezu ohitura
karreratan zabiltza
onenen modura.
Ahalegintzea beti
ohi da abentura
baina ez zera helduko
nahi dezun lekura
bihotz honen karrera
hemen bukatu da.

A. Arzallus:
Lehenago indarretan
zenbiltzan oparo
baina azken metrotan
guztiak akabo
txiki-txiki eginda
baitzatoz zeharo
zure barruko muga
oso gertu dago
baina helmuga marra
pixkat gertuago.

A. Mendiluze:
Beraz segi nahi dezu
aurreko modura
ezin aintzat hartuta
bihotzaren duda.
Esan dizut: nerea
hemen bukatu da.
Zuk berriz "segi-segi"
ta ezin kontura
hau izan litekeela
azkeneko muga.

A. Arzallus:
Haseratik ordua
askotan pasa da
azkenik gorputzari
nolako pasada!
Nahiz eta hor zoazen
gaixoen trazara
behin hontaz gero segi
zazu helmugara
edo bihar goizean
damutuko zara.

A. Mendiluze:
Goizean nola egon
umore tristeko
aukerarik ez bada
horta' iristeko?
Dudan zaude begiak
betiko ixteko
balantzan jarri behar
zenuen hasteko
zer galdu dezakezun
zer irabazteko.

A. Arzallus:
Dena espero eta
agian hutsuna
ia-ia galdurik
hankak ta zentzuna.
Hanka egitea da
orain nahi duzuna
baina entzun zaidazu
gaur neri laguna
ta hurrengoan egin
bihotzak nahi duna.

A. Mendiluze:
Nere hitza ez al zen
hortaino zorrotza?
Urrun dezu bildurra
urrun dezu lotsa
baina sentitzen hasi
zera gorputz hotza
zure pausoa ere
bihurtu da motza
oraingo hau izan da
nere azken hotsa.

A. Arzallus:
Baina buruak badu
nahikoa bertute
urteetan landutako
dohai baten truke.
Hemen dena uzteak
zer merezi luke?
Horra ikusle pila
begiratu zuk'e!
Helmuga gainditzean
txalo joko dute.

A. Mendiluze:
Txalo batzuen truke
zigortu jo ta su...
Bukaerara arte dudan
bai ni eta bai zu.
Azkenerako ondo
atera da aizu:
oinak helmugaraino
iritsi zaizkizu
baina egun batean
damutuko zaizu.

A. Arzallus:
Bukatzen baldin bada
egungo karrera
horrek izan beharko du
gaurtikan aurrera.
Baina zergatik egin
hainbeste galdera?
Ez pentsatu ta segi
helmuga aldera
ta askozaz lehenago
iritsiko zera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra