Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Arzallus, Amets
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Maitasun gutun batean, sarritan, pentsatzen dena eta idazten dena ez dira berdinak izaten. Zuk, Amaia, esango diguzu zer pentsatzen duzun; eta zuk, Amets, zer idatzi duzun.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Zure lagun izana
negu eta udan
elkarren kide gera
gure abenturan.
Zerbait esan nahi eta
beti nabil dudan
tatxa txiki bat bada
aspaldi loturan:
zein lagun zaitudan ta
ze urrun zaitudan.

A. Arzallus:
Udaran egin nintzen
zure lagun mina
neguan berotu ere
zurekin jakina.
Nola egun batean
egin nizun zina
geroztik zu baitzara
nere erregina
ai, pixkat gertuago
egongo bagina!

A. Agirre:
Zeinen krudela degun
destinu alena!
Erbestera joana
ta barruan pena.
Barrun borrokarako
sobran dezu sena
orrira isuri det
tintarik beltzena
ta orain eskua det
preso dagoena.

A. Arzallus:
Urrutira joan zinen
zu fin eta trebe
geroztik ez naiz bizi
nahi bezain alegre.
Tinta bat isuri zait
orain alafede!
Baina jartzeak ez dit
egingo mesede
konturatuko baita
esan gabe ere.

A. Agirre:
Letrak izkiriatzen
ez nabil galako
bihotzez oso maite
nik zaitudalako.
Behin ukatu ta orain
aitortu beharko:
ez dizut bidaliko
karta hau, zertako?
Itzuliko zerala
badakidalako.

A. Arzallus:
Horrela izango den
seguru ez nago
nahiz ta hemen urteak
pila bat igaro.
Ez nezake nik iraun
trantzean luzaro.
Karta bidaliko det
egin beharra dago
ea ez den itzultzen
zu baino lehenago!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra