Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-02-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-02-22 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni Ana Botella da, eta Irazu Aznar. Gerraren aurkako manifestazioak ikusten ari zarete telebistan.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-02-22 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Cariño mío sofan exeita
biok batekoz besteko
aukera ere izan degu bai
oain telebista pizteko
hainbat milaka gerraren kontra
Ana ez dezu usteko
paseatzera atera dira
kolesterola jeisteko.

A. Egaña:
Jende pila bat ikus liteke
kaleetan parez pare
eta zuk dezun ospearentzat
mesedegarri da hau're
"Guerra no" eta "Guerra no" denak
ta sozialistak alde...
ai Jose Mari ni bezelaxe
denak zure alde daude.

J.M. Irazu:
Nunbait nere alde daudela denak
gainerakoan akabo
zuk badakizu Ana maitea
gu gera yankin esklabo.
Milaka lagun kalean baino
guk ezin hortik igaro
Bushen toque de queda hartuta
etxian sartuta nago.

A. Egaña:
Ai Jose Mari karakterrekin
nahiko biguna zera, ai!
Nik zerbait esan eta sekula
ez zera azaltzen lasai
orain gainera Ameriketan
ibilia zaude poraí
hemen Anaren menpeko zera
ta han Bushena ere bai.

J.M. Irazu:
Beti menpeko, beti menpeko
hori're ez zait gustatzen
botila ere aldamenean
eta kortxoa tragatzen.
Nahiz ta jendea hasia dagon
kale guztiak betetzen
nere entrebistak izango dira
CNN ta BBCn.

A. Egaña:
Hainbeste jende, hainbeste jende
ikusteko ere gozagaitz
hamar t'erdiak oraintxe dira
ta izanagatik garaiz
zure ondoan beroa ere
pasatu izandu det maiz
ai Jose Mari zoaz ohera
ni geroxio jungo naiz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra