Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-08-30 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-08-30 Bidania-Goiatz Jaialdia
Gai-emailea
Zelaia, Koldo "Etxeberri"
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Duela gutxi, Sustrai, mobila galdu zenuen. Eta aldameneko Irazuk aurkitu du, baina bitartean zure andregaiaren telefonoa lapurtu dizu.

Deskribapena

Doinua
Bertsuak jarri dizkat
Neurria / Estrofaren izena
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-08-30 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Ondoko lagunakin
eman behar kasu.
Neskaren zenbakiaz
jabetu zera zu
neska laguna ere
ostu al didazu? (bis)

J. M. Irazu:
Aspalditikan nuen
nik mobila amets...
Mobila eta neska
elkarrekin berez
zenbakia badakit
baino klabea ez. (bis)

S. Colina:
Astinduak dituzu
hemengo ta hango
eta klabea zein dan
ez dakizu ondo
ez baduzu asmatzen
ez dizut esango. (bis)

J. M. Irazu:
Ez dezula esango
hortara nijoa:
itxuraz andregaia
Bizkaikoa joa
bederatzi, lau baita
bere prefijoa. (bis)

S. Colina:
Holakorik ez nuen
entenditu usu
Irazu trebea da
laztan eta musu
bere bibradorea
probatu al duzu? (bis)

J. M. Irazu:
Jesus, Sustrai laguna
besteik ez da falta!
Bere bibradorea
patrikatik salta
itxoin, itxoin pixka bat
deitzen ari da-ta. (bis)

S. Colina:
Beraz deika hasi da
lotsarikan gabe
ta laster neskarekin
zaude parez pare
baietz laster geratu
koberturaik gabe! (bis)

J. M. Irazu:
Koberturarik gabe
a ze ibilera!
Laister juango gera
neskata' batera
zu koberturaik gabe
gelditze al zera? (bis)

S. Colina:
Oso mutil raroa
ez al da Irazu?
Holako galderakin
hasten da jo ta su...
Barka Jexux Mai baina
ze inporta zaizu? (bis)

J. M. Irazu:
Ni bada ez bada zuri
bertsotan galdezka
tratua egin behar
kontuak ordezka:
tori zuri mobila
eman neri neska! (bis)

S. Colina:
Horrelako traturik
ezin hartu aintzat
hala ere Irazu
jotzen zaitut ontzat
neska niretzat eta
mobila zuretzat. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra