Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (35. 2003. Donostia)
Saioa
2003-01-25 Donostia Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Sarri kantatu izan zaio ispiluari, baina ispilua beti mutu. Bada garaia zer edo zer esan dezan. Hi haiz ispilua.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-01-25 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuk ipurtalde zabalegik
ta begizulo sakonak
batzuek galtzak estuegiak
besteek juxtu antxa gonak...
Oaindik ez zerate konturatu
ai pareko lagun onak
berak nahi duna ikusten dula
neri begira dagonak.

Ispilua ta espejismoa
parekotasun gogorra
ispilu aurren irakurketak
egin ditzakegu sobra
zuek hor ta ispilua hemen
adibide on bat horra:
batzuk herri bat ikusten dute
besteek bidetxidorra.

Norbanakoek neri begira
zer nolako apurua!
Norbere barrua sentitzea
ez al da hori helburua?
Neri begira dagon pertsonak
gauza bat da segurua
bere azala ikusiko du
baina ez bere burua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra