Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa
Gai-emailea
Zerain, Aritz
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur egunean hainbat aldizkari eta egunkaritan bertsolariak agertzen dira sekulako pila. Gaur egun badirudi bertsolariak intelektualak direla.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Bertsolariak intelektualtzat
nolako disparatea!
Izan liteke euskaldunaren
osasunaren kaltea.
Bertsolaria beti izan da
moxkortxio, paketea.
Gaur egunean egunkarien
zutabe pila betea
ta gure lanak izan behar luke
grafitiak egitea. (bis)

M. Lujanbio:
Hainbeste ikusi zutabeetan
eta nola ez aztora!
Nik ez dakit dan interesgarri
edo azkenaldiko moda.
Bertsotara're deus jakin gabe
joaten gera edonora
ta azken finean antzekoa da
idaztearen aproba:
hutsetik sortzen dakigulako
horregatik izango da. (bis)

A. Egaña:
Bertsolariak zer pintatzen du?
Hori da nere galdera.
Igual tokia ematen zaio
ospearen arabera.
Hala're mailak neurtzen jarrita
homologableak gera.
Hortikan gora batzuk badaude
ejenplutzat, hara, bera:
Berrian beti jotzen det zuzen
bosgarren orrialdera*. (bis)

M. Lujanbio:
Bueno Andoni ez dakit dedan
hainbeste merezimendu.
Eskertzen dizut baldin badezu
zure lorea mantendu.
Zirika nahia, pentsaraztea
nere idatzien zimendu
baina egunero idazten dunak
nahiz ez meriturik kendu
alperrik gauza asko esateko
arriskua izaten du.

A. Egaña:
Baina hala're izaten ditut
hura irakurtzeko grinak
artikuloak izaten dira
goxo eta atseginak.
Asko ez dira asko esanda
sekula ez huts eginak
zuri bentaja egiten dizu
han goi parteko izkinak
txarra nolatan ezabatzen dun
kafesnean zipriztinak. (bis)

M. Lujanbio:
Zipriztinekin disimulatzen
bada askoz ere nahio.
Egunkarian eta bertsotan
gabiltz kontuen karraio.
Gaur adibidez eingo ditugu
hemen bi ordu ta gehio
eta gustora joango gera
egia da ze arraio!
Zuetan bati bertso txiki bat
geratzen baldin bazaio. (bis)

A. Egaña:
Egia da bai bertsolariek
badute bere nibela
denetarako, edonoiztako
erabiliak horrela.
Zoritxarrean izan liteke
muturrik ez dun kordela.
Aizu Maialen sentitu izan dut
pentsatzen ari naizela
bertsolariak gera gu baino
pakean utz gaitzatela! (bis)

M. Lujanbio:
Baina pakean utzi gaitzaten
guk behar degu lagundu
guk behar degu bistatik ihes
ez gure hitzak txukundu.
Bazter guzitan hortxe gabiltza
plazaz plaza, munduz mundu
bertsolari bat ikusi gabe
ezin pasa bi segundu.
Bazter guztitan ageri danak
ze sinesgarritasun du. (bis)

A. Egaña:
Bertsolariak han eta hemen
bertsoakin ez da giro!
Bertsolariak han eta hemen
bertsolariak berriro.
Bertsolariak hitzez pun eta
bertsolaiek lumaz tiro.
Nahiz audientzia nazionalik
ez genukeen behar igo
akaso igual izango gera
juglares sabelotodo. (bis)

M. Lujanbio:
Leheno bertsotan gai izaten zan
mailua, atxurra, pala
akaso behia ernai zegola
gaizki zetorrela txahala...
Leheno bertsotan dena izaten da
etxe-giro gai apala.
Ta derrepente bat sortu gendun
bertsolai intelektuala
ta oain uste dute bere ondorengo
guztiak hala gerala. (bis)

A. Egaña:
Batek bidea ireki eta
besteak atzetik pozik
pentsamentuan ez da izaten
hain artalde aproposik.
Bertsolari ta intelektuala
ondo esan dezu kasik
badauka horren itxura eta
ez du falta horren trazik
halare kulpa ez da nerea
Amurizarena baizik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra