Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2003-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok bi euskal arrantzale zarete. Petroleoaren gorabeherak direla-eta, Unaik, hemengo lanak utzita, Galiziara joatea erabaki du, laguntzera. Sustraik ez du horretarako asmorik.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
KOPLEN MULTZOA

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga

Neurria:  KOPLEN MULTZOA 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga:
Ez da hipokresia hutsa
nahi nuke zeozer bultza
Galiziara joateko eskatzen
buru ta gorputza.
Noizbait igual honuntza
heldu leike kaka putza
eta orduan nola eskatu
beraiei laguntza? (bis)

S. Colina:
Baduzu nahiko adore
ta nahiko giza balore
halan ta guztiz ez derizkiot
nik horri dotore.
Indarrak geuretzat gorde
eta ez joanda hobe
ez bailirake hona etorriko
eskatuta ere. (bis)

U. Iturriaga:
Joan eta nahi dut ikusi
ahal dala eurekin ikasi
nola galegoz egin litekeen
nunca máis karrasi.
Zu berriz lanean hasi
gura ez ta ondo bizi...
Geratu zaite hemen begira
Josu Jon Imazi. (bis)

S. Colina:
Galizian zenbat desgrazi
ez ote diren ikusi!
Haien marea belztu egin da
malko eta guzi.
Begira nago Imazi
horrela hobe da kasi
Fraga agintzen duen herriak
ez gaitu merezi. (bis)

U. Iturriaga:
Hori izango zan broma
ez dut gustoko gizona
baina Galizia gehiago bada
hor punto ta koma;
betoz eurek ere hona
apur dezagun han horma
itsasoa baita bertatik bizi
garen guztiona! (bis)

S. Colina:
Dabiltz sustotik sustora
ta ni begira gustora
horrela joan behar baitzaie
hangoei denbora.
Galiziarren ondora
ez joatea mejora
txapapotea daukatelako
uretik kanpora. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra