Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-emailea
Alkorta, Igotz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Colina, Sustrai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikote hasi-berri bat zarete. Amaia neskak Sustrai mutilari piercing erotiko bat daukazula esan diozu. Gaur, hondartza nudista batera joan zarete, eta hor non ikusten duzun Sustrai alde guztietara begira, zure piercing-a aurkitu ezinik.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Behingoagatik hasi behar dut
nik azkar espabilatzen!
Beira ta beira naukazu baina
piercing-ik ez det bilatzen.

A. Agirre:
Badet puntu bat "g"-z hasten dana
eta "g"-z bukatzen dana
gixarajoak hori aurkitzen
edukiko dezu lana!

S. Colina:
Intriga haundia sortua dit ba
haundi-haundia gainera
"g"-z hasi eta "g"-kin bukatu
mapan agertzen ote da?

A. Agirre:
Igual Ginebra izan liteke
baina ez da ta egon lasai;
behatzarekin ez zera iristen
irudimenarekin bai.

S. Colina:
Horrelakoak esatekotan
egon zaitea isilik
esan nahi zendun heltzen naizela
irudimenakin soilik.

A. Agirre:
Barkatu baina dena gezurra
oraindik zaude lekutan!
Zuk uste al dezu puntu guztiak
daudela mingainan puntan?

S. Colina:
Ba ni puntutan abitua naiz
ez dago esan beharrik
baina puntuak neretzat daude
bersolaritzan bakarrik.

A. Agirre:
Dena bersoa dena bapaten
denik ez dezu usteko?
Puntu guztiak mia itzazu
puntuak irabazteko!

S. Colina:
Aizu, horrelakorik ez bota
"zisti, zasta, zisti, zasta"
puntu guztiak bilatzerako
nekatu egingo naiz ta!

A. Agirre:
Zulo barruan daukat piercing-a
igual zuretzat kaltean...
Barkatu, Sustrai, nik hemen daukat
baina mitxelin artean.

S. Colina:
Horrelakorik ez nun espero
a ze nolako trantzea!
Orduan alper-alperrik nuen
hanketa begiratzea!

A. Agirre:
Piercing-a kendu eta gorputza
biluzik nahi det azaldu;
goza nazazu burnirik gabe
morborik ez badet galdu.

S. Colina:
Aizu, plan on bat jarriko dizut
ta oso ona gainera:
goza dezagun, goza dezagun...
goazen bainua hartzera!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra