Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-07-02 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Berritxu Saria (9. 2004. Berriatua)
Saioa
2004-07-02 Berriatua Sariketa
Gai-emailea
Aldazabal, Imanol
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Urte osoan Tourrerako prestatzen aritu zara ilusio handiz. Gaur antolakuntza taldeak antidopin frogak ez dituzula gainditu jakinarazi dizu.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-07-02 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nahiz susmopean eduki duten
ziklismoa gehienetan
kontrola egin aurretik behintzat
ni ez nengoen kezketan
uste bainuen legez ibili
nintzela aurrez benetan.
Parte hartzerik ez daukat orain
hargatik nago penetan;
odola soilik ez dute kentzen
klinika zikin hoietan. (bis)

Beste kontrol bat beharko diet
berehalaxe eskatu
nere izen ona ezin delako
egun batean ukatu.
Martxa honetan kirol honetan
egongo dira lau katu
baino ez daukat etsitzerikan
indarrak nahi ditut batu
orain atzean gelditu arren
etapa ez da bukatu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra