Bertsos - View details To know more about this section
2004-07-02 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2004-07-02 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nahiz susmopean eduki duten
ziklismoa gehienetan
kontrola egin aurretik behintzat
ni ez nengoen kezketan
uste bainuen legez ibili
nintzela aurrez benetan.
Parte hartzerik ez daukat orain
hargatik nago penetan;
odola soilik ez dute kentzen
klinika zikin hoietan. (bis)
Beste kontrol bat beharko diet
berehalaxe eskatu
nere izen ona ezin delako
egun batean ukatu.
Martxa honetan kirol honetan
egongo dira lau katu
baino ez daukat etsitzerikan
indarrak nahi ditut batu
orain atzean gelditu arren
etapa ez da bukatu. (bis)