Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-03-18 Beasain Jaialdia
Gai-emailea
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Sarasola, Alaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuk, Alaitz, badaramatzazu urte mordo bat lanean; kotxea eta etxea ere badauzkazu. Baina erabat gustura ez eta zure lana utzi eta bizimodua aldatzea erabaki duzu. Zergatik?

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarri erori izaten gera
txanponaren alderantza
baina denbora oso urrian
bukatu zait esperantza;
badut kotxea, badut etxea
hori ez da gero txantxa!
Baina nolabait aldatu nahi dut
aukeratutako martxa...
diruarekin ezkondu nintzen
hori da nire akatsa. (bis)

Eraztun hori orain kentzea
erabaki det derrigor.
Sukaldaritzan ezagutzen det
nik neuk makina bat alor;
nahiz beharbada egin daitekeen
behar baino gehiago zor
negozio bat antolatuta
prestatu nahi nuke jator;
beraz honela zorionari
eskua eskatzera nator. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra