Bertsos - View details To know more about this section
2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola
Bertsoa entzun |
2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Alaitz Sarasola
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarri erori izaten gera
txanponaren alderantza
baina denbora oso urrian
bukatu zait esperantza;
badut kotxea, badut etxea
hori ez da gero txantxa!
Baina nolabait aldatu nahi dut
aukeratutako martxa...
diruarekin ezkondu nintzen
hori da nire akatsa. (bis)
Eraztun hori orain kentzea
erabaki det derrigor.
Sukaldaritzan ezagutzen det
nik neuk makina bat alor;
nahiz beharbada egin daitekeen
behar baino gehiago zor
negozio bat antolatuta
prestatu nahi nuke jator;
beraz honela zorionari
eskua eskatzera nator. (bis)