Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2004-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Bertsoa entzun |
2004-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bere postua antza
gura leuke gorde
nahiz ta aurpegia euki
hildako kolore.
Barriz aginterako
hainbeste adore!
Retiratzea hoba
da beretzako be
baina diktadoreak
beti diktadore!
Ikusita bakarrik
apurtzen dau marka:
mandibula hizketan
beti erdi dardarka...
pentsatzen hasten da-ta
berba erdiak falta
aurpegia erdi hori
ta herrenka hanka
sistema usteldu baten
irudia da-ta.
Behin hasi zan agintzen
orduan Madrildik
gero Galizian be
badauka kemenik.
Hainbeste urtean hor
arnas hartu barik
ia ondo hartzen daben
dotore esanik:
betiko deskantsua
desio dautsat nik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra