Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-04-23 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-04-23 Zarautz Lagun-artekoa
Gai-emailea
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-04-23 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Nik dadukatan oker haundina
oso aspaldi sortua
horrez gainera beste gauza bat
neke gehiegi hartua.
Gaztetxo honek beti badauka
aitona nun tentatua...
honek ederki azaldutzen du
motor zaharran pekatua. (bis)

J. Sorozabal:
Zure urtetan zure sasoia
besterik ez det espero
baina apenas bazter guztiak
daduzkanik horren bero;
masajistan bat egon behar du hor
jarri duna ia ero...
hezur guztiak ez dauzka nunbait
mingaina bezain lijero. (bis)

J. Agirre:
Masajista horrek ezin lezake
nere ajerikan kendu
nahiago nuen orain gauz hori
zuk aitatu ez bazendu!
Neri hezurrak gogortu zaizkit
eta mamiak bigundu...
planta pixka bat badaukat baina
ia nereak egin du! (bis)

J. Sorozabal:
Gauzak dotore esaten beti
izan da horrelakua
gaur'e ederki esplikatzen du
berari pasatakua
baina ez dakit sinistekua
degun kontatutakua...
bost xentimoko pupua eta
mila peztako trapua! (bis)

J. Agirre:
Sinistu zazu nere hezurrak
arkitzen dirala minez
erremeiuak ba omen daude
baina nun dauden jakin ez.
Aspaldi hontan oso larri naiz
aitortutzen dizut zinez
lehenago gorde ezin nuena
orain bilatu ezinez. (bis)

J. Sorozabal:
Lehenago gorde ezinik nunbait
ibiltzen zuen propio
bere garaian estimatua
izango zuna serio;
orain bilatu ezinik dabil
berak behintzat hala dio
ispilutikan ikus lezake
baina lotsa ematen dio. (bis)

J. Agirre:
Beraz ispilutik posible dala
oraindikan ikustia.
Hala ta guztiz ez dezu esan
esan behar dan guztia;
hobetoago esango dizut
zu nere lagun gaztia:
ispilu bat behar aurretik eta
atzetik berriz bestia. (bis)

J. Sorozabal:
Masajista horri egin zaiozu
maiz samarretan bisita
eta ederki jarriko zaitu
minak aparte utzita
baina guk ere betiko legez
errosario polita
gu haragira pasatu gera
hezurretatik hasita. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra