Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-08-21 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bilboko jaiak hasi zirenetik Bilbon zabiltza, gauez ibili eta egunez lo. Gaur ere Unamuno plazan lokartu zara, baina bat-batean urak esnatu zaitu. Begiak zabaldu, eta hantxe ikusi duzu Aitor, kale-garbitzailea, mangera eskuan.

Deskribapena

Doinua
Orain hasi bihagu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe:
Goizeko hamaiketan
honek enbarazu
mangera luzeari
egin diot kasu.
Mesedegarri zara
neretzako aizu
txanpua ta jaboia
baldin badauzkazu.

A. Mendiluze:
Orain ura alperrik
behar zenuen lehen
ta igual lo etxean
egingo zenuen.
Ni zikinak garbitzen
ari naiz gaur hemen
eta ez zait inporta
ze zikin klase den.

M. Artetxe:
Atzo a ze mozkorra!
A ze biajea!
Gaurkoan ere latza
da nire ajea;
zikin xamarra dago
bai nire trajea
egin zaidazu dutxa
hidromasajea.

A. Mendiluze:
Zikina badezula
beraz badakizu
beste denok aspaldi
genekien aizu!
Presioa emanda
jarri det jo ta su
parrandako gogoak
kendu behar zaizkizu!

M. Artetxe:
Gogorik gabe ere
ein leike parranda
nahiz ta gero bukatu
hementxe etzanda.
Zurea etorri da
orain nere txanda:
mangeratik zerbeza
ateratzen al da?

A. Mendiluze:
Aparra badu baina
hau ez da zerbeza
txorakeritan hasi
zera zeure kasa;
ene hauxe bai dela
dutxa bat eskasa!
Pentsatzen nuen baina
ez al zaizu pasa?

M. Artetxe:
Oraindik ez da iritsi
mozkorraren punta
baina ez gaitezen hasi
gu biok muturka;
zoaz hara ta utzi hemen
ni neu paketuta
hango ixkina zikina
gelditu zaizu-ta!

A. Mendiluze:
Gainera adar-jotzen
hasi zera hala
zu zauden egoeran
hau ez da normala.
Utzi egin behar zaitut
libre zabiltzala
ta gero kontainerrak
eraman zaitzala!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra