Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Miren Artetxe

Datu pertsonalak

Izena
Artetxe, Miren
Izen abizen osoak
Artetxe Sarasola, Miren
Jaiotza
1985 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Ikerlaria

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Filologian lizentziaduna, bertsotan aritzeaz gain irakasle eta ikerlari lanetan dihardu Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatean.
Aitarekin puntuka errimatu gabe arituta eta Hitzetik Hortzera ikusita bertsozaletu zen. Ernest Alkhatekin osatu zituen lehen bertso errimatuak, gero Hendaiako ikastolako bertso-eskolan hasi zen Jexux Arzallusekin, eta Karlos Aizpuruarekin jarraitu zuen gerora.

Xilaba Txapelketako finalean aritu da 2010, 2014, 2016 eta 2021ean, eta Nafarroako txapelketako finalean ere bai aurretik, 2003an. Bertsolari Txapelketa Nagusian ere hartu du parte, 2005, 2009, 2017 eta 2022 urteetan.

2018tik 2024ra Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko partaide izan da.