Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-07-30 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-07-30 Villabona Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Joxe
Garmendia, Txomin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jubilatu etxeak antolatu duen igeriketa ikastaroan eman duzue izena. Bainujantzia eta toalla hartu eta han joan zarete. Nola joan da lehen eguna?

Deskribapena

Doinua
Maritxu nora zoaz I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-07-30 Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Agirre:
Badaukagu urtea ta
badegu ajia
ta leku xelebrera
oaingo birajia;
ikusita nola dagon
gure pausajia
igarian hasteko're
badeu korajia.

T. Garmendia:
Aitortu behar Joxe
gu zahartu ginala
baina luzitu nahi degu
nola edo hala
ta piszina hortan igeri
ikasi behar dirala
eskerrak itotzeko
bildurrik ez dala.

J. Agirre:
Beraz itotzeko zaude
bildurrik gabea
kontuz jartzen badute
hor ura doblea;
nik neurekin dadukat
bai flotadorea
zuk ere hori daukazu
nahiko dotorea.

T. Garmendia:
Flotadorea degula
guk dotorerako
bidea jarri digute
igaritarako
baino aukeratu ote'ute
gure onerako?
Askoz hobe ez al gaude
zirko baterako?

J. Agirre:
Entzun al dezute orain
Txominek diona?
Zirku baten eingo luke
bai guk papel ona;
neu ere pentsatutzen
askotan egona
propio jardun gabe
eiteko gizona.

T. Garmendia:
Burutik arindu eta
hanketatik herren
edozin lekuta' joanda
gabiltza nabarmen
hasiera esango dute
ta azkenean amen
hobe etxeratutzea
hemen ito baino lehen.

J. Agirre:
Bikote zahar hau dago gaur
nahiko abusatua
ezinetikan bapo
gaude osatua
pausua moztua ta
tripa luzatua
gure gorputza dago
modan pasatua.

T. Garmendia:
Joxe bertso honentzako
har zazu arreta
tripa aldetikan gaude
gu ondo beteta
alkartean hobe basoa
guk ardoz beteta
hemen danak parre
egiten digute-ta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra