Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-06-05 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-06-05 Oiartzun Berezia
Gai-emailea
Martiarena, Exteban
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Andoni komunera joan da, eta zu, Maialen, bakarrik geratu zarenez, bazter guztietara begira, tabernari errepaso bat eman diozu.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-06-05 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Batzuk figura erakustera
nahiko pijo, nahiko guapo;
beste batzuek hitzetan lodi
ta pentsamentutan plako...
Taberna bete jende hor dabil
honako eta harako;
ez dakit zeatik etorri diran
zergatik ta zertarako
hona etorri nahi zutelako edo
besterik ez dutelako. (bis)

Taberna ertzeko bi mutikoek
jo ta fuego dihardute...
hitz egin asko esan ezer ez
nik hala esango nuke;
ez daude haserre, ez daude pozik
umoretsu ere ez uste;
hitzak ta hitzak botatzen dabiltz
ahots ozenean fuerte
ta erantzunik ez dutelako
zerbeza edaten dute. (bis)

Bi gaztetxo hain maiteminduak
baino hara, hara, hara!
Biak inozo aurpegiekin
begira begietara;
jefea eta menpekoa ere
eztabaidan dibi-daba
eta barmana iritsi nahian
ta ezin iritsiz hara...
Tabernatxo bat azken batean
munduaren maketa da. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra