Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2004-08-14 Gabiria Jaialdia
Gai-emailea
Murua, Jokin
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur omen dira hogeita hamar urte lehenengo plaza egin zenuela. Akordatzen al zara zerbaitez?

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2004-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Urte asko dira edo ez dira
bakoitzak nahi dun moduan
ta bitartean hainbeste gauza
gertatzen dira munduan.
Batzuk gogoan gelditzen dira
besteak burutik juan;
gaur bete dira hoita hamar urte
hargatik daukat goguan:
jende aurrean lehenengo aldiz
Gabirin kantatu nuan. (bis)
Hor goian zegon futbol zelaian
arbola baten kerizan
urduri bainan hamasei urtez
kantatzen ausartu nintzan.
Bakoitzak bere amets aroak
izaten omen bizitzan
garai hartako amets guztiak
nituen bertsolaritzan;
izarrarekin amesten nuen
nahiz ipurtargia izan. (bis)

Hasi ez banintz jarraitu ezin
beraz bertsoak akabo
ta Gabiriri eskerrak nola
ez dizkiot ba emango!
Hau esan gabe zuen tartetik
gaurkoan ez naiz joango
hementxe bertan kantatu bainun
sekula baino lehenago;
azkena bertan izan dadien
pentsatzen hasita nago
baina lasaitu ahal baldin bada
gaurkoan ez da izango.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra