Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-02-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-02-13 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Ortiz, Marta
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Elortza, Igor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Igor, Andoniren telefono mugikorra zara. Joandako hiru asteetan deskonektatuta egon zara eta gaur barriro konektatu zaitu.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Pertsonak
Egaña, Andoni

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-02-13 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Azkenaldian gure jabeak
hor alboan itxi gaitu;
barriro ere konektatu nau,
mezuak zelan amaitu?
Parka Andoni, zeure bidetik
lehen legez trankil jarraitu,
nik sentitzen dot zure ezbeharra
baina ez zaitu inork deitu. (bis)

Egaña:
Nere ustetan izango nuen
majina bat konpromisu,
hiru astean ez dut eduki
ez dei eta ez abisu.
Nahiko garesti kostea zera
ta listoa zera aizu,
nexkaren baten mezu polit bat
zeuk inbentatu ezazu. (bis)

I.Elortza:
Pentsa dagigun Martana zela,
hau dala nire bandoa:
"inauteriko saiotarako
eduki gendun gogoa,
eguerdian izan behar zana
orain aldatzera doa:
egunsentiko zortziretan da
Plaza Barriko saioa". (bis)

Egaña:
Mezu txar hori ez entzutea
nahiago nuen kasikan,
goizean zortzik aldera ezin
Bilbora joan pozikan.
Inola ere ez nun espero
era hortako gauzikan,
zu ez zerade telefonoa
alkahuetea baizikan! (bis)

I.Elortza:
Ta azkenengo errekadua
orain gura dot ekarri,
ordaindu ez dozu beti ordaintzen
baina erabili sarri.
Pantallatxoan hau idatzi dot
ta zergatik zeuk igarri:
hamar mila ta bostehun pezeta
zor dautsozuz Moviestarri (bis)

Egaña:
Horrenbeste zor daukat orduan,
sakelaren kalterako;
Moviestar da hartzekoduna,
ez dit ezer aterako,
harreman hori kaltegarria
baita nere usterako;
deskonektatu egingo zaitut
beste hiru asterako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra