Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Marta Ortiz
Datu pertsonalak
- Izena
- Ortiz, Marta
- Jaiotza
- 1978
Datu biografikoak
- Biografia
- Bertsolari ohia eta bertso jartzailea, bertso irakaslea, eta bertso kronikaria. 1994an hasi zen bertsotan, hamabost urterekin, ikastolako bertso-taldeari esker; eta bertan antolatutako jaialdi batean izan zuen lehen plaza. Ondoren, Santutxuko bertso-eskolako partaide izan da urteetan. 1996an hasi zuen txapelketetako ibilbidea BBK Sariketan, eta Eskolarteko Txapelketan Bilboko Txapela eskuratu zuen. Urte berean, lehen aldiz hartu zuen parte Arabako eta Bizkaiko Txapelketa Nagusian. Egun, euskara irakasle eta itzultzailea da. 2024tik Bizkaiko epaile-taldeko partaide da.