Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Osinalde Saria (28. 1999. Gabiria)
Saioa
1999-04-24 Gabiria Sariketa
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amerikar hegazkin batek daraman misila zara. Une honetan jaregin dizute.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-04-24 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amerikarren aiherkundea
bete beharko det antza,
une batean eginaz hauen
aldartearen mudantza.
Hauxe da hauxe helburu zital
eta misilaren dantza!
Gerraren baitan piztu nahi dute
bakearen esperantza. (bis)

Nahiz ta atzean egongo diren
interes eta nahi pila,
zoritxarrean zoritxarreko
da zoriaren gurpila.
Nere indarra eta kemena
aidean lehertu dadila,
hiltzeko ez det bizi nahi eta
bizitzeko hil nadila! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra