Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amona eta iloba bizi zarete etxean eta amona hasi da ilobaren prakak garbitzeko poltsikoak husten, eta halako zorrotxo berezi bat aurkitu du barruan, nonbait ilobari kentzea ahaztu, eta hor hasi zaio amona galdezka zer den hori.

Deskribapena

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iturriaga:
Zuri beharbada nahiz ta iruditu
nahiko galdera tontoa,
ai, patriketan zertako duzu
seme, bikarbonatoa?

I.Elortza:
Harri koskorra bikarbonato
ta beste pare bat harri,
goizez errekan aurkitu ditut
ta zuretzako ekarri.

Iturriaga:
Hautsa ta harriak denak batera,
ai, hemen ez zegoenik!
Nik ez nekien gure iloba
eskultore genuenik.

I.Elortza:
Eskultorea ez naiz ni baina
hauts pixkat badago hemen,
gela garbitzen jardun naiz eta
begira zer gertatu den.

Iturriaga:
Harri koskor bat eta hauts pixkat
patrikan zeuden nabari,
benetan zer den jakin dezagun
emaiozu aitonari.

I.Elortza:
Benetan zer dan, benetan zer dan,
nola hasi esplikatzen?
Nik zuretzako ekarri ditut,
ez al zaizkizu gustatzen?

Iturriaga:
Aitonak lehendik ere hartzen ditu
Optalidon ta Nolotil,
hori hartuta ere ez da hilko
orain arte ez bada hil!

I.Elortza:
Honelakorik amona ezin
zaio eman aiton bati,
igual gaur salto egin dezake,
baina bihar ezetz jaiki!

Iturriaga:
Aitonak behar du ene iloba,
gaurkoan hori probatu,
gure aitona sasoian dago
ez zazu gaizki pentsatu.

I.Elortza:
Barkatu baina ez da plan ona
honetan aitonarena,
denak neuretzat hartuko ditut,
hori izango da onena.

Iturriaga.
Itxura danez ez da nahikoa
izan jaso duzun bronka,
multarik ez da egongo baina
denak porrusaldan bota.

I.Elortza:
Bazkari ona izango dugu
zuk hori egin ezkero,
ta seguraski etxean festa
egin beharko da gero.

Iturriaga:
Behingo batean gure arazoa
behar dugu bertan laga,
ai Jaungoikoa, hautsetik gatoz
eta hauts izango gara!

I.Elortza:
Hautsetik gatoz ta izango gara,
banoa festa batera,
amona ahaztu itzazu hauek
ta zoaz lo egitera!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra