Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Orixe Saria (7. 1999. Donostia, Añorga)
Saioa
1999-03-05 Donostia Sariketa
Gai-jartzailea
Aiestaran, Iñigo
Bertsolariak / Egileak
Silveira, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Kartzelako gaia: Goizeko bederatziak dira. Martuteneko espetxetik irteten ari zara eskuan maleta handi bat duzula.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Silveira

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Akusatua hatxixa eukitzez
ta hainbat drogatzeko gaiz,
zorionaren ostean sortu
zitzaizkidan hainbat ekaitz.
Nahiz ta "barruan bukatuko dut"
pentsatu izan nuen maiz,
sartu ninduten ta gaur askatu,
banoa aurpegi alaiz,
ta beti alai ibiliko naiz
berriz itzultzen ez banaiz. (bis)

Gaizkile artean, malko artean
ta burnizko barroteetan,
nere samina, sufrimendua
senti nezake zainetan;
lau urte pasa eta akabo,
akabo egun honetan,
duda bat daukat: zoriontsua
izango al naiz benetan
gehienek mundu deitzen dioten
kartzela erraldoi horretan? (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra