Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñigo Aiestaran

Datu pertsonalak

Izena
Aiestaran, Iñigo
Izen abizen osoak
Aiestaran Urdangarin, Iñigo
Jaiotza
1965 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerak
Antolatzailea
Bertso-telebista saiogilea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-telebistasaiogilea (Hitzetik Hortzera 1998-2000 : aurkezle)

Datu biografikoak

Biografia
Bere haurtzaroa kirolarekin lot daiteke. Gaztetatik kirolzale eta kirolaria izan da. Pilotan eta futbolean jokatu zuen 20 urte bete zituen arte. Ikasketak ere bide horretatik zuzendu zituen eta kazetaritza egin zuen, kirol ekintzen jarraipena egin ahal izateko. 16 urte zituela hasi zen Herri Irratian esatari lanetan eta harrez gero horretan aritu izan da. Hitzetik Hortzera ETBko saioan ere egin du lan 1998-2000 urteetan. 1990ean, Lasarte-Oriako bertso eskola sortu zenean murgildu zen bertso mundura. Besteak beste, Añorgako Orixe sarian ibili da gai-jartzaile eta antolatzaile.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
gai-jartzaile eta aurkezle: Donostia (Añorga), 1992-07-18. Bertsolariak: Xabier Euzkitze, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Mañukorta.