Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaitz Sarasola

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia
Gai-jartzailea
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolariak / Egileak
Lujanbio, Maialen
Sarasola, Alaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Maialen, printzesa izango zara. Kaletik bueltatxo bat egin eta etxera etorri zarenean, hor ikusi duzu Alaitz, zure neskamea, ispiluaren aurrean, zure trajerik dotoreena eta zure bitxiak jantzita.

Deskribapena

Doinua
Kantatzera nijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaitz Sarasola

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Nere jantzi guzikin
ai, ume txepela,
uste du hartu dula
brilloa itzela;
nik jantzita hartzen det
jainkosa papela,
zuri gelditzen zaizu
disfraza bezela. (bis)

Sarasola:
Gure printzesa honek
badauka mitoa,
baina jantzia gendun
nere neurrikoa;
mantalarekin nengon
erdipurdikoa,
eta honekin berriz
kategorikoa. (bis)

Lujanbio:
Zure mantal zahar hori
zergatik aparta
zure itxurarako
egokina da-ta?
Nik jantzi hoiekin det
elegante planta,
honek printzesa nahi ta
dirudi infanta! (bis)

Sarasola:
Infantak izango du
nere inbidia,
jantziai hartu diot
neretzat neurria;
printzesaren plantekin
hau da komeria,
koronatu beharrik
ere ez det ia! (bis)

Lujanbio:
Jazkera dadukazu
eleganteena,
baina antzematen zaizu
aurpegian pena.
Hartu nahiko bazendu
printzesaren sena,
zuk zeuk sinistea da
inportanteena. (bis)

Sarasola:
Orain ni naiz printzesa
ta ez egin iseka,
agintzen hasiko naiz
ta jarri arreta:
sukaldera joateko
hartu zazu beta,
babarrunan eltzea
sutan dago eta. (bis)

Lujanbio:
Jantziai ari zera
ondo eragiten,
builan hitz egin dezu,
nik bezela kirten;
ta derrepentean ez
agindukin irten,
nik ez baitakit zure
paperik egiten! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra