Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1998-09-12 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jokin Sorozabal
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Agirre:
Gure egoera gaurko honetan
ezin leike konparatu,
ez nuen gola sartu nahi eta
gola ez det bada sartu.
Mendiluze:
Jokuan hasi ta aurpegian
lehenengo baloia zuzen;
aizu Txikito kontuz ibili,
ez al dakizu nor naizen?
A.Agirre:
Honenbestean hasiko al da
gure arteko burruka?
Barka nik muturrean jo zaitut
aurpegirik ez dezu ta.
Mendiluze:
Zuk muturrean jo nauzu baina
ni nago leheno bezala;
lehendik jakina behar zenuen
azal gogorra dudala.
A.Agirre:
Kartzel kanpoan sortu izan dezu
makina bat enbarazu;
gure artera sartu izana
majo damutuko zaizu!
Mendiluze:
Amenazuka zatozkit baina
lasaitu zaitea, tira;
agian nere lagunak ere
laister etorriko dira.
A.Agirre:
Zure lagunak ekar itzazu,
egin ezazu mesede,
pitoik ez dezu ikusten eta
antiajuk jantzita ere!
Mendiluze:
Nik ez dedala asko ikusten
gaur ez al dago nabarmen?
Halere ondo ikusi nuen
hor zer lagun pila zeuden.
A.Agirre:
Oraindik ere aldrebes zabiltz,
hala hartu det tankera;
lagun ustetan hasi naiz baina
guztiak etsaiak gera.
Mendiluze:
Denak etsaiak omen gerala,
esaldi bete-betea;
badaezpada ere zuk eman dezu
lehendabiziko kolpea!
A.Agirre:
Kanpoan gisa ezin ibili
kartzela hontan oparo;
kartzelan denak zenbaki gera
ta zu ez zera gehiago.
Mendiluze:
Denak berdinak omen gerala,
alperrik zure esanak;
nik baezpada're nere alde ditut
uniformez dabiltzanak.
A.Agirre:
Zure lagunak omen dituzu
hainbeste uniformedun;
lehen etsai eta orain lagunak,
ea ulertu dezagun!
Mendiluze:
Esan nahi nuen nahiko seguru
nagoela espetxean
eta damutu egingo zaizu
ni hemendik irtetzean.
A.Agirre:
Kanpoan gisa gure aurrean
ez zabiltza horren trebe;
hemen etsaia izango zaizu
baita zure itzala ere!
Mendiluze:
Hori etsaia baldin badet nik
alda bedi derrepente!
Kanpoan ondo ikusi zenez
denak prezioa dute.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra