Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Urkia, Larraitz
Bertsolariak / Egileak
Iturriaga, Unai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsozale Elkartea zuzpertzearren zera proposatu dio Maialenek Unairi: jokatu berri den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan finalista izan ziren zazpi gizonezkoekin striptease bat antolatzea.

Deskribapena

Doinua
Andre Madalen andre Madalen
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
Aldizkako Ekitaldiak
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-01-06 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Gure elkartea nola ez dagon
itxura onegikoa,
hamaika traba baditu eta
ez degu diru nahikoa.
Beira nolako planta daukagun,
beira nolako tipoa!
Egin dezagun guk Full Montyren
bertsio folklorikoa.

Iturriaga:
Belodromoko zortzikotea
etorri zaizu gogora,
nere sex-appeal guztia behintzat
aspaldi joan zan zerora.
Gure estandarte ta lantza punta
oraingoan Lizaso da,
bi aukera daude: edo aberastu
edo bestela zulora.

Lujanbio:
Beraz Lizaso klaket dantzatuz
azalduko da aurrena;
Irazu eta Jon Maia ere
dantza sensualez hurrena;
puntu ona da zure praketa,
nere eskotearena,
ta txapeldunak erakuts beza
burua ez beste dena.

Iturriaga:
Nahiz ta batzuei igual ideia
suertatu nahiko arraro,
diru biltzeko ona da eta
ni gutxinez ados nago.
Zeuk esan duzu hor txapelduna
bera da nagusi, klaro!
Ia gorputza izaten duen
hortzak baino ederrago.

Lujanbio:
Gu hementxetik hasiak gaude
berari adarra juaz,
ta dantzarako balioko du
Andoniren talentuaz;
pentsa ezazu Irazu eta
Jon Maia malla estuaz,
tabladu erdian estu dantzatzen
habanera kantatuaz.

Iturriaga:
Zenbat idea nere burutik,
badaukat bai irriparrik!
Ta irriparre bertikala da
ez dago esan beharrik;
Maia atzean ta zu erdian
Irazu aurrean jarririk,
ménage à trois bat eingo dugu
ausartenentzat bakarrik.

Lujanbio:
Ni prestu nago, pasa nahi nuke
horrelako zenbait trago,
behingoagatik juan gaitezen
bertsotatik haratago.
Jende morboso guzti hau ere
gure eskeintzan zai dago,
baietz begiak hauek eduki
gaur baino irikiago!

Iturriaga:
Beste ideia bat bota behar dut
jadanik berotu nahiz ta;
ziur jenteak esango dula
"nahikoa, nahikoa, basta!".
Baina amaitu ordurako dut
beste sorpresa bat presta:
kantzontzilo ta kuleroekin
egingo dugu subasta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra