Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-05-03 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bart amets egin duk emakume hintzela eta blai eginda esnatu haiz.

Deskribapena

Doinua
Saltarina da txepetxa eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Afaldu eta ohera sartu
ondo goxo-goxo ta fin;
emakumeen irudi batzuk
etorri zaizkit behinipin.
Kolpez esnatu ta mantapean
ustekabez zenbat lurrin!
Gisa hontako esnatualdiak
ez ditut asko atsegin:
busti ez eta blai egin!

Hau izandu da eduki deten
amets erotikoena:
lagunarekin ibili nintzan
goxo tabernaz taberna;
azkenerako makurtu ginen
izarapean barrena,
orgasmoraino ailegatu zen
zuritotan hasi zena;
ametsa izatea pena!

Zer obsesio egon litekeen
nere asmakizunetan!
Zenbat izardi ta hezetasun
hankarte ta besapetan!
Esnatu ez baino lo hartu nahi det
noizbait izardi patsetan;
horretarako sartu behar det
beste baten ametsetan,
gaur ez bezela benetan.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra