Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia
Gai-jartzailea
Uriarte, Karmelo
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Andoni, Areatzako bandako tronboi-jolea zara. Egunean pare bat orduko entsaioa egiten duzu etxean. Zu, Jon, Andoniren emaztea zara. Gaur, Andoni, entsaiatzeko tronboiaren bila hasi zara eta ez duzu inondik inora aurkitzen.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Beti izan naiz musikazale
amorratu ta itsua,
udal bandari egiten diot
sekulako zerbitzua.
Orain badakit zergatikan zen,
horrek sortzen dit izua,
atzo gauean neuk jetsi nuen
zabor poltsaren pisua! (bis)

J.Sarasua:
Zure tronboia pozik entzuten
ei dute herriko plazan,
eta neuk ere tronboiagatik
ez dizut sekula esan;
ez dut nik gorde edo bestela
hori ez da gurata izan,
hautsak garbitzen ari nintzela
trapuan geldituko zan. (bis)

Egaña:
Nik arrazoi bat eskatu eta
zuk aitzakia eskeini;
ene emazte trapukeririk
hemen ez zaigu komeni.
Garai batean izaten gendun
ez dakit zenbat harmoni;
ezkonberritan esaten zendun
"jo zazu berriz Andoni". (bis)

J.Sarasua:
Bazuen beste intentzio bat
"jo zazu berriz" esanak;
egia esan tronboiarekin
zeuk hartzen dituzun lanak!
Senartxo maite aldatu dira
zure aspaldiko afanak,
tronboiagatik ahaztu dituzu
beste instrumentu danak. (bis)

Egaña:
Tronboiarekin maitemindu naiz
ta hori ez da pekatu,
urtetan noa aurrera eta
gorputzez ezin nekatu;
tronboiak badu bentajatxo bat,
ezin liteke ukatu:
nahi dudanean hasten naiz eta
nahi dudanean bukatu. (bis)

J.Sarasua:
Nahi duenean bukatzen dula
esaten du afanean;
nik maite dudan musika mota
luze zaio aidanean.
Zure tronboia gordeta daukat
amaginarrebanean;
emango dizut beste musika
ondo jotzen duzunean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra