Bertsos - View details To know more about this section
1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Beti izan naiz musikazale
amorratu ta itsua,
udal bandari egiten diot
sekulako zerbitzua.
Orain badakit zergatikan zen,
horrek sortzen dit izua,
atzo gauean neuk jetsi nuen
zabor poltsaren pisua! (bis)
J.Sarasua:
Zure tronboia pozik entzuten
ei dute herriko plazan,
eta neuk ere tronboiagatik
ez dizut sekula esan;
ez dut nik gorde edo bestela
hori ez da gurata izan,
hautsak garbitzen ari nintzela
trapuan geldituko zan. (bis)
Egaña:
Nik arrazoi bat eskatu eta
zuk aitzakia eskeini;
ene emazte trapukeririk
hemen ez zaigu komeni.
Garai batean izaten gendun
ez dakit zenbat harmoni;
ezkonberritan esaten zendun
"jo zazu berriz Andoni". (bis)
J.Sarasua:
Bazuen beste intentzio bat
"jo zazu berriz" esanak;
egia esan tronboiarekin
zeuk hartzen dituzun lanak!
Senartxo maite aldatu dira
zure aspaldiko afanak,
tronboiagatik ahaztu dituzu
beste instrumentu danak. (bis)
Egaña:
Tronboiarekin maitemindu naiz
ta hori ez da pekatu,
urtetan noa aurrera eta
gorputzez ezin nekatu;
tronboiak badu bentajatxo bat,
ezin liteke ukatu:
nahi dudanean hasten naiz eta
nahi dudanean bukatu. (bis)
J.Sarasua:
Nahi duenean bukatzen dula
esaten du afanean;
nik maite dudan musika mota
luze zaio aidanean.
Zure tronboia gordeta daukat
amaginarrebanean;
emango dizut beste musika
ondo jotzen duzunean. (bis)