Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Sarasua, Jon
Lana
Bakarka hasierako agurra
Jarritako gaia
Hasierako agurra Teodoro Hernandorenaren paperean

Deskribapena

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni neuk ez dakit bertsotan baina
nintzen bultzatzaile trebe,
zeruan ere lan berdintsuan
nabil xuabe-xuabe;
zeruan ere bada bertsoa,
hori ez da nobedade,
bertsolariak egin baitira
zeruko plazaren jabe;
Mattin, Xalbador nahiz Lazkao-Txiki,
guztiak isildu gabe;
zeruetatik lurreko horiei
begira gaude halare,
nere atzeko bertsolariak
oraindik bizirik daude,
horiek zerura noiz etorriko
danok desiatzen gaude.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra