Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertso Eguna (29. 1997. Donostia)
Saioa
1997-01-18 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Konta itzak penak, hireak edo besteenak. Ea lortzen duan jendea negarrez jartzea.

Deskribapena

Doinua
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-01-18 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lagun gehienak ezkondu zaizkit
ta ni pipertu xamarra;
berriro ere nahastua daukat
nere estomago txarra;
lehen puntako bertsolaria,
orain ez naiz titularra;
ilobek ere deitzen didate
"gure osaba mutilxaharra";
gixaixo gehio baditugula
nere kontsuelo bakarra. (bis)

PPren oso lagun eginda
hor daukagu Jaurlaritza.
Atarrabiko Miguel haundiak
utzi txirridularitza.
Real kopatik eliminatu,
hau triskantza, hau desditxa!
Hau al da neri mundualdiak
eskeini didan bizitza?
Nahiago nuke ni bihar bertan
desagertuko banintza! (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra