Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-03-15 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-03-15 Arrasate Jaialdia
Gai-jartzailea
Loidi, Arantzazu
Bertsolariak / Egileak
Agirreazaldegi, Ainhoa
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur zortzi manifestazio bat abiatu zen plaza honetatik.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-03-15 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azken aldian ugaritu da
peloteroen kultura,
arrazoiakin ere jadanik
ez dute hainbeste duda;
furgoia jarri plaza erdian
ta bronkarako ohitura,
Euskal Herria azken aldian
muga batera heldu da:
adierazpen askatasunak
Ertzaintza du bere muga. (bis)

Martxoak zortzi, euskal presoak
edo beste zenbait kontu,
jende normala kontu horiez
sarri ohi da arduratu.
Hala ta ere egoera honek
gaur nor ez digu kezkatu?
Gure lur hontan gauza txiki bat
nahiko nuke proposatu:
gizalegea landatu eta
legegizonak aldatu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra