Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-09-13 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Peñagarikano, Anjel Mari
Sarasua, Jon
Xabier "Euzkitze"
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beldurra libre dela, zea!

Deskribapena

Doinua
Elizan sartu ziradenian A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Garzia jaunak gaia jarri du
gainera modu goxuan,
malizia du gertuan eta
borondate ona auzuan.
Baina Euzkitzek txapelketatik
kontzientziz alde egin zuan,
agian horrek balioko du
Anjel Mariren kasuan.

Peñagarikano:
Lehenago ere horrelakorik
sarritan esan didate,
baina kalloa eginda nago
ta ajolik ez dit bate.
"Beldurra ere libre izaten da",
entzun degu nolabaite,
ai Sarasua, momentu baten
gurekin etorri zaite.

Euzkitze:
Sarasuak'e eskapatzeko
bilatu zuen txulua,
baina Anjel Mari beldur ote zen
baneuka errezelua.
Hori goizero etxera deika,
ai demonio alua!
Bost mila aldiz galdetu zidan
" Xabier hi ba al hua?"

Peñagarikano:
Arrazoi dezu deitu nizula
sarritan zuri etxera;
orain zu utzi eta beste bat
banoa zirikatzera:
lehen bertso bat kantatu digu
filosofoen antzera;
ez mitinlari ta ez pailazo,
bildurti galanta zera!

J.Sarasua:
Sekulan ez det gogo haundirik
izan txapelketarako;
orain jakinda bi hauek ere
ditugula kanporako,
arrazoiak ez dira berberak,
hauenak esan beharko:
Euzkitze oilarra dalako eta
Peña oiloa dalako.

Euzkitze:
Hirugarrena ere ondotik
hor nun hasi dan kantari;
orain melena ta guzti ere
izan leike bertsolari.
Ni oilar eta hau berriz oilo,
horrek inbiri ugari,
ta berak ezetz sekula utzi
oilasko izateari!

Peñagarikano:
Oain ausardia zuk badaukazu,
behar dan garaian murritz;
lehenago ere esan dituzu
hamaika horrelako hitz!
Eta ni oilo bat ote naizen
zu deskuidatuta ez zabiltz,
holako txitoik ez zan izango
oilorik izan ez balitz.

J.Sarasua:
Peñai ez zaio asko gustatu
oiloaren imajina;
Euzkitzek berriz oilar borrokan
noiztik galdua du grina;
ni oilaskoa omen naizela,
a ze mutil ez jakina!
Txori txikia nauzue baina
hegan egiten dakina.

Euzkitze:
Geure artean zergatik jarri
hemen hainbeste sesio?
Susmoa zegon Garzia ote zen
epaimahaikoen sozio;
Euzkitze baju puntuatuaz
egin nahi zuen azio,
ta nik ez nion horri eman nahi
hainbeste satisfazio.

Peñagarikano:
Eta ez dakit hemen inolaz
hartuko ote degun elkar;
ustekabean elkartu gera
hainbat oilo eta oilar,
ta ehiztarien reglamentuak
artikulo bat badakar,
ehun gramo ez ditun txori txikia
tiroz ez dala hil behar.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra