Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1997-09-13 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Garzia, Joxerra
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bata ezkongai, bestea mutilzahar. Zer alde dago?

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1997-09-13 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Mañu ta Peña, Peña ta Mañu,
bada hainbat tira-bira,
aldea ere galanta dago
jarri ezkero begira:
oraindik noizbait murgil naiteke
norbaiten magal eztira,
ezkongabeak ta mutilzaharrak
sinonimoak ez dira. (bis)

Mañukorta:
Zuk arrazoia euki zeneike
gaurko honetan horretan,
ta Mañukortak esango dizu
gaurko hontan bene-benetan:
mutilzahar eta ezkongai bai
aldea dala zorretan,
ni bezelaxe ibiltzeko zu
ez zabiltz bide txarretan. (bis)

Peñagarikano:
Hala ta guztiz moldatzen gera
bastante ondo elkarrekin
eta ez dakit zuk lortu dezun
nahi zenun aina etekin.
Lehengon Arraten zeuk esan zendun,
entzuleak nahi du jakin:
"mutil zaharra da ibiltzen dana
Kubako Brazilenakin" (bis)

Mañukorta:
Gaizki esaten danen aurrian
ein nahi dezu ahalegina,
egi garbian esango dizut
merezi dezun ordaina:
zure denboran eduki dezu
nunahi nahia ta ezina,
batere gabe zu bizi zera,
ez euskaldun brasileña. (bis)

Peñagarikano:
Han eta hemen gertatzen dira
holako gauza grabeak,
Gotzon Garate idazlea da,
hori badaki jendeak.
Hark Ezkongaiak titulatu zun
ta gero nobedadeak,
berehalaxe titulatu zun
Goizuetako ezkongabeak. (bis)

Mañukorta:
Gu mutilzaharrok juergarik juerga
arratsalde ta gabian,
ibiltzen gera mendi ta auzo
basarri eta kalian.
Ta Peña zahar hau ezkondutzeko
hemen ari da planian,
hamabost egun jai hartuko'itut
hau ezkondutzen danian. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra