Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-03-06 Donostia Jaialdia
Gai-jartzailea
Maia, Jon
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Igor ETBko informatiboetako zuzendaria da. Hamabi aste dira gose greba hau hasi zela, eta azken txanda honetan zazpi egun egin ditu Jonek gose greban, baina konturatu da informatiboetan ez dela agertu ere egiten.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Euskal Telebista (ETB)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua

Neurria:  Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I.Elortza:
Gure lanbide hontan
bada hainbat gradu,
eta Jonek nerekin
hartu nahi du kargu.
Barka baina, hortarako
inola ez gara gu.
Berriro ere Jontxu
hona etorri zaigu,
famatua dala-ta
agertu egin nahi du. (bis)

J.Sarasua:
Barauari guk eman
diogu segida,
bainan albiste hori
zuek erretira.
Bazen nahiko albiste,
tira, tira, tira!
Zure buru formari
jartzen naiz begira:
belarri eder hoiek
zertarako dira? (bis)

I.Elortza:
Belarri hauek utzi
itzazu bakean
ta ondo pentsa zer esan
zerbait esatean.
Egunero irtengo
zara bat-batean,
ETB bian eta
ETB batean,
lazo urdina jartzen
duzun egunean. (bis)

J.Sarasua:
Beraz, telebistatik
neri erasuan;
ez nauzu ni sartuko
lazo arazuan,
esperimentatuak
baikaude kasuan.
Etor zaitez honera
umore gozuan,
zerorri harrapatuko
zaitugu lazuan. (bis)

I.Elortza:
Ni lazuan hartuta
naukate jadanik
ta zuk ere baduzu
astia oraindik.
Ez nuke gelditu nahi
nik hau esan barik:
Jontxu, ez zazu uste
espero nuenik,
pazifista zinela
pentsatzen nuen nik. (bis)

J.Sarasua:
Pazifista naizela
nahi dizut zin egin,
baina kolore hori
berak ez du urdin.
Bihurtu nahi duzue
dena lazo-jardin;
egia hortxe dago
kaleetan gordin,
baina eske telebistan
ezer ez da berdin. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra