Bertsos - View details To know more about this section
1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
Stanza name:
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I.Elortza:
Gure lanbide hontan
bada hainbat gradu,
eta Jonek nerekin
hartu nahi du kargu.
Barka baina, hortarako
inola ez gara gu.
Berriro ere Jontxu
hona etorri zaigu,
famatua dala-ta
agertu egin nahi du. (bis)
J.Sarasua:
Barauari guk eman
diogu segida,
bainan albiste hori
zuek erretira.
Bazen nahiko albiste,
tira, tira, tira!
Zure buru formari
jartzen naiz begira:
belarri eder hoiek
zertarako dira? (bis)
I.Elortza:
Belarri hauek utzi
itzazu bakean
ta ondo pentsa zer esan
zerbait esatean.
Egunero irtengo
zara bat-batean,
ETB bian eta
ETB batean,
lazo urdina jartzen
duzun egunean. (bis)
J.Sarasua:
Beraz, telebistatik
neri erasuan;
ez nauzu ni sartuko
lazo arazuan,
esperimentatuak
baikaude kasuan.
Etor zaitez honera
umore gozuan,
zerorri harrapatuko
zaitugu lazuan. (bis)
I.Elortza:
Ni lazuan hartuta
naukate jadanik
ta zuk ere baduzu
astia oraindik.
Ez nuke gelditu nahi
nik hau esan barik:
Jontxu, ez zazu uste
espero nuenik,
pazifista zinela
pentsatzen nuen nik. (bis)
J.Sarasua:
Pazifista naizela
nahi dizut zin egin,
baina kolore hori
berak ez du urdin.
Bihurtu nahi duzue
dena lazo-jardin;
egia hortxe dago
kaleetan gordin,
baina eske telebistan
ezer ez da berdin. (bis)