Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-03-30 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ford etxeak bere langileen iragarki bat egin zuenean langile guztiak txuri agertu omen zituen, baita beltzak ere. Egin dezagun kontu zu zarela langile horietako bat, iragarkian bere burua txuri ikusi duena.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kontzesionario haundi hortara
hurbildu nintzen noizbaiten,
jan behar horrek pertsona denei
dielako eragiten.
Publizidade kontuarekin
nik odola irakiten;
pentsatu gero nei ez didala
bate grazirik egiten.
Beltzek lan beltza egiten degu
ta gainera zuri irten! (bis)

Nik hiru urte badaramatzat,
hori da nere jornala;
oain argazkitan atera dana
ez da arazo normala:
beltzak ginanak zuriz pintatu,
hala bagina bezala,
baina barrutik mundu osoak
kolpean jakin dezala;
jakin nahi nuke gaur zeinek duen
lotsa emateko azala? (bis)

Kartel batean hor ikusi det,
hor dago, hortxe, papera;
guztiak txuri atera gera
beltzak geranon kaltera.
Baina halare aldatu behar
ta hortan noa hastera:
pintzela hartu eta kolpean
sartu behar det potera
eta banoa nere argazkiai
margo beltza ematera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra