Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-02-10 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-02-10 Zegama Jaialdia
Gai-jartzailea
Murua, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor, orain arteko zure andregaiak, Estitxuk, gaur esan dizu neska batekin doala bizitzera.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-02-10 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Egañak zion maitemintzea
bizilegea izanik,
neronek ere hau probatzeko
eduki nuen kemenik.
Eta nahiz jakin poz gehiegirik
ez dizudala eman nik,
orain artean ez nuan uste
horrenbesterako zanik. (bis)

E.Arozena:
Nere ustetan erabakia
hartzeko eskubidea dut;
zuk diozunez horrenbesteko
bidea egin dugu guk.
Egaña ere aipatu duzu,
eman dizkit pista batzuk;
ziurtasuna berezkoa dut
ta askatasuna nahi dut. (bis)

Mendiluze:
Askatasuna behar dezula,
zertarako? Ze arraio!
Segurtasuna aurrerantzean
ez al zenduke zuk nahio?
Neska zer dan-da famatu nahian
egin duzu hainbat saio,
gauz onak asko lituzke baina
zerbait faltatuko zaio. (bis)

E.Arozena:
Berriro ere gai berdinakin,
besteik ez nuen espero.
Nola edo hala pasa ditugu
pare bat urte han bero.
Neska batekin noala orain
ta ez zaitez jarri ero.
Zein den onena esango dizut
biak probatu ta gero. (bis)

Mendiluze:
Mina hartzen det nere ondotik
neskarengana joatean;
biak probatu nahi dituzula
diozu aho betean,
bainan ondoren damutuz gero
zerorrentzako kaltean.
Beti zure zai izango nauzu
datorren astebetean. (bis)

E.Arozena:
Badakit zaila dela denentzat
holakoak ulertzea:
neskak-neskekin edo mutilak
mutilekin ibiltzea.
Baina halare ez zait iruitzen
horrenbesteko trantzea,
zuri gustatu izan zaizuna
neri ere gustatzea. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra