Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-06-01 Anoeta Jaialdia
Gai-jartzailea
Peñagarikano, Anjel Mari
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Sarasua, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Herri bateko bi lagun zarete eta elkarte bat sortu duzue. Sarasuak argi eta garbi jarri nahi du estatutuetan emakumeek bazkide izatea debekaturik dutela. Arozenak ez du hori onartzen. Estatutuak sinatu aurreko zuen eztabaida entzun nahi dugu.

Deskribapena

Doinua
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-06-01 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Sarasua

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E.Arozena:
Elkarte haundi bat eraiki dute
eta hartu dugu aintzat;
denek daukate sartzeko eskua,
gizonezkoak bai behintzat!
Oraingo hontan gure alde're
zerbait esan beharra daukat,
baina ez dakit nola arrazoitu
hain oinarrizko gauza bat. (bis)

J.Sarasua:
Nola arrazoitu ez badakizu,
zer zatoz saltsa jartzera?
Feminismoa behin ikasita
lata ematen ari zera.
Bat edo beste sartuko dira
salbuespenan antzera,
norbaitek sartu beharko baitu
azulejok garbitzera. (bis)

E.Arozena:
Ez dakit nola mintzatu zaren
basati batzun antzera,
nahiz eta batzuk sartuko diren
azulejo garbitzera.
Barkatu baina, horko horretan
zu pasatu egin zera,
eta beste bat sartuko al da
afaria prestatzera? (bis)

J.Sarasua:
Txikitatikan amaren mende
guztiok ohituak gara,
ta nobiotan ere nobiaz
zenbat ta zenbat patxada!
Ezkondu eta andrian mende
normala ote da, bada;
soziedadean ez badin bada
libre nun biziko gara. (bis)

E.Arozena:
Zure andreak zure etxean
lotzen omen zaitu katez,
baina guztiak berdin ez gera
zorion edota txarrez.
Beste gauza bat aipatuko dut
guztien kolmoa denez:
ziur txakurrak sar daitezkeela
eta emakumeak ez. (bis)

J.Sarasua:
Bai etxean ta bai familian
hartzen diguzue gaina,
ta elkartean ere berriro
agindu nahi, alajaina!
Egin andreen soziedade bat,
horra ideia bikaina;
konpon zaitezte zuen artean
inposiblea da baina. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra