Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-06-08 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-06-08 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-jartzailea
Aiestaran, Iñigo
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Peña banketxe bateko zuzendaria zara eta gaur jakin duzu Mañukortak etxean ondo ezkutatuta diru asko duela. Hori dela-eta haren etxera joan zara dirua bankuan sar dezan proposatzera.

Deskribapena

Doinua
Nafarroako mendi gainetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-06-08 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Batzuk dirua egiteakin
hartzen dute hainbeste poz
eta dirua dagon tokira
diru pila gehio datoz.
Nere bankura ekarri eta
gu jarri gintezke ados;
nik interesa emango dizut
ehuneko hogeita bost. (bis)

Mañukorta:
Banku hoietan ez da faltatzen
buru argi ta azkarrik;
erdi faltsuak dirade danak,
ez daukat esan beharrik.
Pajaritakin etorri arren
nei ez dit joko adarrik,
lehen'e dirutik ondo nago-ta
ez det interes beharrik. (bis)

Peñagarikano:
Komeni da-ta jarri itzazu
jarri behar diran lekuan.
Aberatsaren fama daukazu
etxean eta kanpuan.
Bilete pila hortxe dauzkazu
zure ikuiluko txokuan,
ta igual behiak jango dizkizu
arbiak diralakuan. (bis)

Mañukorta:
Gizon zuzenik etxe hoietan
ez det ezautu eundaino;
faltsokeria, itxura txarra,
berdin eguzki ta laino.
Ta Mañukortak ehun mila milioi
beteta ditu goraino;
behiak jatia ere nahiao det
bankuak jatia baino. (bis)

Peñagarikano:
Zer pasako dan antzeman dizut
zuri gutxi gorabehera.
Barkatu baina ematen dizut
nik zeken baten tankera,
ta egunen baten ai Mañukorta,
deskuidatutzen bazera,
behiak berdeak jango dizkizu,
ta zu gosez hilko zera. (bis)

Mañukorta:
Gaizki esanez hasteko ere
orain hartu du ohitura;
bizar da guzti pajaritakin,
honek du honek fiura!
Eskola asko ere ez daki,
non ote dauka kultura?
Baina ogirik hik ez dek jango
Mañukortaren kontura. (bis)

Peñagarikano:
Ondo badakit honek dirua
badadukala nahikua;
holakoekin askoz hobeto
legoke nere bankua.
Ta nahi badezu zuk ez ekarri
barkatzen dizut, kaikua!
Baina gutxinez aldatu itzazu
galtzak eta gerrikua. (bis)

Mañukorta:
Gaizki esaten hastea ere
hauek dute berezkua;
eskola puxkat duen gizonak
hori ez du legezkua.
Jainkumendian ni jaio nintzan
mutilzahar fresko-freskua
erropa zaharrez'e osatzen naiz
hau ainako morroskua. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra