Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-11-08 Ataun Jaialdia
Gai-jartzailea
Aizpurua, Jon
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Iturriaga, Unai
Lizaso, Sebastian
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lizaso kalegarbiltzailea dugu; Iturriaga hostorik botatzen ez duen arbola eta Egaña egunero orbel pila lurreratzen duen platanoa.

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Festa garaian lan gutxi egin,
ez da inoren kaltean;
bat ia dena soildu da eta
bestea hostro betean;
baina festatan jendea ere
erori leike kolpean.
Beraz, hostrorik ez dut jasoko (bis)
festak pasatu artean.

Egaña:
Udaberrian egoten naiz ni
sasoi ta indarrez lehertzen;
udazkenean orduan nuen
kemenik ez dut agertzen;
panpanoa naiz, orbel jausia
sekula ez zait atertzen;
barkatu baina naturak ez du (bis)
txukuntasunaz ulertzen.

Iturriaga:
Batzui hostroak jausten zaizkie,
besteei soildu burua;
nireak, berriz, lan gutxi dauka,
hostro beti segurua.
Hala ta guzti, barranderoa,
garbitu nere ingurua;
txisa egiteko neuk ematen dut (bis)
babesa ta anparua.

S.Lizaso:
Alferrik jardun baina hobe da
alferkerian gelditu;
hostroak biltzen hasitakoan
zakuan ezin kabitu;
hegoaizearen indarrik ere
nik ezin dut errenditu;
pila handina egindakoan (bis)
haizeak zabaltzen ditu.

Egaña:
Orbelarekin gainditu leike
azaro gaueko hotza;
orbelarekin estali ohi da
biluzik dagonan lotsa;
ta kamiora erori ezkero
ekiditen det izotza;
barrenderoen kezka naiz baina (bis)
parranderoaren poza.

Iturriaga:
Erretxin zikin bat irtetzen da
nere udako izerdian,
ta kolorerik ez dut aldatzen
ez ilun ta ez argian;
azal zatarrak inguratzen nau,
sasi pila bat gerrian;
Ataunen soilik jar dezakete (bis)
pinu bat plaza erdian.

S.Lizaso:
Batek hostrorik ez du botatzen
eta ez nauka tristerik,
baina bestea beti jario,
hortan bada kontrasterik.
Nik ez det uste nere burua
beti larri ikusterik;
eroritzeko ez zaizka falta (bis)
hiru-lau hostro besterik.

Egaña:
Alde hortatik arrazoi dezu,
gu guztiz soilduak gara,
baina Ataunen ezker-eskubi
kriston panpano ilara.
Nere orbela dala merio
alfer hau haserre, hara;
baina nik ez dut bate errurik (bis)
herria luzea bada.

Iturriaga:
Ni ikusi nahi ez nauen horrek
errotik moztu nazala,
inortxok ere ez baitu maite
nere babes ta itzala;
inork ez dio "pinua, hori bai
zuhaitz bat, bai mundiala!";
ni naiz ezertako balio ez duna (bis)
barranderua bezala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra