Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Xabier "Euzkitze"

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1996-03-30 Bergara Jaialdia
Gai-jartzailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Gorrotxategi, Jose Luis
Xabier "Euzkitze"
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Gaztelu, Errealeko jokalari ohia eta Aranzabal egungo Errealeko izarretako bat. Semea Real Madrilera joan nahian dabil.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1996-03-30 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Xabier "Euzkitze"

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euzkitze:
Oraintxe nago forman,
sasoiko ta gazte,
eta kalidadea
noranahiko beste.
Zu alboan utziko
zeranik ez uste,
aitaren aholkuak
entzun nahi nituzke.

Gorrotxategi:
Seme oso ona da
zuri eskeintzea,
Madrilgo ekipoan
indarrak neurtzea,
baina komeni zaizu
neri aditzea:
urrutiko intxaurrez
kontuz ibiltzea.

Euzkitze:
Zu txuri-urdin zinan,
hori ez da broma;
zugandik ikastera
etorri naiz hona.
"Txintxin" diruan hotsa
hain da gauza ona!
Aita, bost ajola zait
bihotzak diona.

Gorrotxategi:
Ni nintzan garai baten
aukera nuena;
Donostian pasa nun
nere bizi dena;
zuk, berriz, baiezkoa
datorren aurrena.
Oso txarra da diru
askon itsumena.

Euzkitze:
Esan horri begira
ez naiz ni egongo,
tenporada bukatu
bitartean tongo.
Capello, Cañizares
Raul ta Redondo;
haiekin Aranzabal
hain legoke ondo!

Gorrotxategi:
Aitak eskuzabala
gaur dizu agertzen
ta zuk hasi nahi dezu
Donosti agurtzen.
Baina gauzak ez dira
nahi ainan irtetzen
pentsatu zergatik ta
zu nora zoazen.

Euzkitze:
Hau gorako koxka da,
garbi gera bedi!
Ur gaineko aparretan
ari naiz igeri.
Diruan interesik
ez zaizu ageri,
gero komisiorik
ez eskatu neri.

Gorrotxategi:
Sartu bihotzean da
gorde hau buruan
aitak zer esan dizun
eduki goguan:
Reala da onena
hemen ta munduan,
eta gelditu zaite
aitaren onduan.

Euzkitze:
Orain arte egin du
horrenbeste euri!
Ekaitza gainean da,
horrela dirudi.
Kontsejuak zertako
entzun orain zuri?
Bihotza txuri-urdin dut,
poltsikua txuri.

Gorrotxategi:
Poltsikuan nahi dezu
zuk hainbeste pisu,
hargatik Donostian
zaude oso izu.
Dirua da zuretzat
Jaungoiko ta maisu;
oraingo ametsa gero
damutuko zaizu.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra