Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Papera bete behar eta... [Bertsoa] / Rosi Lazkano

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Rosi

Deskribapena

Izenburua
Papera bete behar eta...
Dokumentuan jasotako izenburua
Papera bete behar eta...
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertsoentzako tartea ikusi nahi dut betea,
Doinua
Ikusten duzu goizean
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Zenbakia
310
Argitalpen / inprimatze data
2012-01-27

Papera bete behar eta... [Bertsoa] / Rosi Lazkano

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-01-27 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Bertsoentzako tartea
ikusi nahi dut betea,
beraz, egin ta bakea.
Gaitz erdi nuke baldin baneki
zer nahi dudan esatea,
hobe gai bila joatea,
egunkarin bat jatea,
hutsa baitut sakapea.

2
Txutxumutxu ta albiste
irakurleon alpiste,
ganbara bete zait laiste.
Mallorca–real denbora-pasa,
urdangarinen ze txiste,
Concordiaren despiste,
eta zenbat tailer ixte,
denak egi ezin luke.

3
egia ala gezurra,
mamia edo hezurra,
hauxe da nuen apurra.
Hurrengo baten beste saio bat,
gertatu bada laburra,
akabo nuen beldurra,
zaila bihurtu samurra,
bete det paper muturra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra