Bertsos - View details To know more about this section
Papera bete behar eta... [Bertsoa] / Rosi Lazkano
Papera bete behar eta... [Bertsoa] / Rosi Lazkano
		
				
				Stanza name: 
		Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		 [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2012-01-27 
						
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
1
Bertsoentzako tartea
ikusi nahi dut betea,
beraz, egin ta bakea.
Gaitz erdi nuke baldin baneki
zer nahi dudan esatea,
hobe gai bila joatea,
egunkarin bat jatea,
hutsa baitut sakapea.
2
Txutxumutxu ta albiste
irakurleon alpiste,
ganbara bete zait laiste.
Mallorca–real denbora-pasa,
urdangarinen ze txiste,
Concordiaren despiste,
eta zenbat tailer ixte,
denak egi ezin luke.
3
egia ala gezurra,
mamia edo hezurra,
hauxe da nuen apurra.
Hurrengo baten beste saio bat,
gertatu bada laburra,
akabo nuen beldurra,
zaila bihurtu samurra,
bete det paper muturra.
