Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Entzunaren ordainez [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gurrutxaga, Iñaki

Deskribapena

Izenburua
Entzunaren ordainez
Dokumentuan jasotako izenburua
Entzunaren ordainez
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ahots sakon-sakonez hitzek igurtzita
Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Karkara [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
XXIII
Zenbakia
312
Orrialdeak
3
Argitalpen / inprimatze data
2012-02-24

Entzunaren ordainez [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Karkara [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-02-24 


1
Ahots sakon-sakonez
hitzak igurtzita,
errima estu hartuz ta
zabalduz musika,
sobrako adornuak
ia erauntzita,
lasarte joan zaigu
gutxika-gutxika
baina utz zezakena
gurekin utzita.
2
leitzatik Aiara ta
Aiatikan behera:
bertsolari handiak
ez daude sobera.
Zure alaba izan
zenaren antzera,
baina biziberrituz
-guztiz bestaldera-,
gure barruan ere
hazi bat erne da
.
3
nola egiten zaio
hitzari laztana?
nola esan daiteke
horren erraz dana?
Herriak bere hitzak
gogoan dauzkana,
hau da aberatsa ta
hau da berez fama:
bada herri bat zutaz
ahaztuko ez dana

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra