Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Lazkoz, Eneko
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Eneko, futbolzale amorratua zara. Zuk, Amets, berriz, futbola gorroto duzu. Liga bukatu zenetik, Eneko antsietateak jota dago, berriz ere noiz hasiko zain. Eta zu, Amets, kontent, bake ederrean bizi zara.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneko Lazkoz

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Urte guztian a ze
kalbarioa ai!
Lehen Camachok ez zigun
inoiz ematen jai
gero Mendilibarren
taktita ta dohai
ta ekain-uztail hau da
neretzat dena guai:
telebista libre ta
laguna ere bai. (bis)

E. Lazkoz:
Uda nahiko tristea
dijoakit aurten
ta udazkenarekin
nahiko nuke eten.
Igande arratsaldeak
orain daude herren
Mundialik gabe uda
ze aspergarria den
Mundiala Españak
irabazi arren! (bis)

A. Arzallus:
Españolak edota
hiru koreano
gero hurrena Lolo
edo Soriano
Osasuna ez denean
Rayo Vallecano
uztaila dugu ta hau
ze harreman sano
lehenengo aldiz afaldu
dugu mano-mano. (bis)

E. Lazkoz:
Europako zeru ta
segundako putzu
Rayo, Soriano, Lolo
aipatu dituzu
hemen zabiltza neri
eman nahirik muxu
ordea gaur benetan
ezautu zaitut zu
ez gustatzeko asko
kontrolatzen duzu. (bis)

A. Arzallus:
Orain hamar urte zen
heldu niganaino
dena izan da futbol
zigarro-ke laino
ta gaur ezagutzeko
hainbeste empeño
ba askok baino gehio
kontrolatzen det ño
kontrolatzen det ia
nazka emateraino! (bis)

E. Lazkoz:
Hala’re hori ez da
uzteko baldintza
eta nerekin oso
gustora zabiltza
urtero-urtero ia
berdintsu gabiltza
udaran sanferminak
ta bertsolaritza
udazkenean berriz
hasten da bizitza. (bis)

A. Arzallus:
Ene! Udazkenean
berriz ze disgustu!
Ba nerekin jarraitu
nahi baduzu prestu
erronka jartzen dizut
maitasun apustu:
irailean Sadarren
baloi denak ostu
eta Champions kopari
belarriak moztu. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra