Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia
Gai-jartzailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Amets, diskoteka bateko jabea zara. Unai kontratatu duzu gogó lanetarako. Gaur, lehenengo eguna du. Hor dago plataforma gainean. Pare bat ordu pasatu dira, eta konturatu zara enbor guztia mugitzen duela, eta nekez.

Deskribapena

Doinua
Kontu barri bat suzedidu da II
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Gerria dauka soldeatuta
ezin mugitu osoa.
Oso sentsuala igual ez zara
baina oso graziosoa.

U. Iturriaga:
Enbor bakarreko pertsona naiz
kontrakorik ezin esan
pare bat ordu daramatzat zain
norbaitek ezpaldu nazan.

A. Arzallus:
Ba oso errexa da deskribatzen
ikusten den imajina:
zu bik egingo zintuzten baina
pieza batean egina.

U. Iturriaga:
Erakargarriago suertatu
ohi da pieza batekoa
batzuk nahi dituzte latinoak
eta ni naiz bertakoa.

A. Arzallus:
Bai halaxe da baina problemak
hasi zaizkigu pilatzen
ze ez latino ta ez bertako
ez zaizkizu gerturatzen.

U. Iturriaga:
Egia da ez dudala izan
jende askoren bisita
gehiago gerturatuko zaizkit
adarrak ahazten utzita.

A. Arzallus:
Baina hementxe hamar minutu
pasa ostean begira
aldaretako San Ferminak’e
gehiago mugitzen dira!

U. Iturriaga:
Zu lasai egon! Ez naiz joango
txantxa horregatik etxera.
Itxaron pixka’t Sanz dator eta
aurreskua kantatzera.

A. Arzallus:
Bai baina itxoin! Nik baldintza bat
badut zuri oroitzeko:
nik ehun euro ordaintzen ditut
mugimendu bakoitzeko.

U. Iturriaga:
Ehun euro mugimendu bakoitza
hainbeste al da egitan?
Nik mugimendu bakarra daukat
baina egiten dut sarritan.

A. Arzallus:
Ba igual podiuma mogituko dut
jarriko dut han txokoan
ia gehiago mogitzen zaren
bentiladore ondoan!

U. Iturriaga:
Nire mugimendua iruditzen
al zaizu horren tristea?
Sartu ehun euro tanga barnean
ta hasiko da bestea.

A. Arzallus:
Unai ze tanga eta ze kristo!
Izateko sentsuala
zapi gorria jarri behar duzu
taparrabosa bezala.

U. Iturriaga:
Zapi gorria jarrita daukat
hau da ikaragarria!
Ez zara ohartu beste guztia
daukadalako gorria.

A. Arzallus:
Egia esanda inun gogórik
aurrez ez nuen ikusi
dantza egiteko hainbeste gogo
eta hain talentu gutxi.

U. Iturriaga:
Beraz ez noa sartzera behintzat
diskotekan historian.
Askoz gehiago luzitu ohi dut
Aralarko erromerian.

A. Arzallus:
Oso ondo! Tira! Barra ertzera
goazen laguna ordea
zu ere ni bezelaxe zara
jefe izateko hobea.

U. Iturriaga:
Bueno badoa nire enborra
izerdia dariola.
Pena ez duzuela hazten ikusi
nire Gernikako arbola!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra